ZER EGITEN DUGU LEHENENGO HITZORDUAN?
Pertsona entzun egiten degu. Bere egoera fisiko, emozional eta mentala aztertu. Jarraian, bere kasu berezian, zer terapia mota erabiltzen den erabakiko da. Baita ere, pertsona eta terapeuta artean argi ezarri, bere osate prozesuan eta lehenengo fase batean, zenbat tratamendu izango diren beharrezko.
Beste jarraipen fase bat beharrezko balitz, birplanteatu egingo genuke tratamenduen erritmoa.
.
Norberaren erresistentziei eta ahalmenei fisikoki eta mentalki gehiegi eskatzen zaienean azaltzen da estresa. Horren bidez gure bizi-indarren agortze kronikoaren prozesuan sartzen gara.
Estresera eramaten gaituen erritmo horretatik baztertzea litzateke behin betiko irtenbidea, baina ez da gauza erraza; izan ere, batetik, gure gizarteak eskatzen digun erritmoa hori dela uste dugu, eta, bestetik, geure indarren ahalmena oker neurtzen dugu eta norberak bere buruarekiko dituen itxaropenak ere ez dira egiazkoak izaten.
Estresa, hain zuzen, pertsonak gaitz jakin batzuk izateko duen joerari Pandoraren kaxa irekitzen dion giltza da. Gaitzerako bidean murgildu eta bizkortu egiten du.
Antsietatea, benetan dagoen edo egon daitekeen arriskuaren aurrean agertzen diren fenomeno fisiko emozional eta mentalen multzoa da, eta egoera horretan, komeni zaigunaren arabera, arriskuari aurre egiteko ala ihes egiteko prestatzen gara.
Norberaren bizitzan aldaketa garrantzitsuak agertzen direnean edo erabaki bat hartu behar dugunean, gure bake-egoera hautsi eta antsietatea agertzen da.
Gertaera berri baten zain irrikaz gaudenean, gure orainaz ahaztu egiten gara, eta gertaera hori jazo arte jasaten ditugun gehiegizko gogo horiek agerrarazten digute antsietatea.
Larritasuna, antsitatearen somatizazioa dela esaten da, sintoma fisikoagoak agertzen direnean: zorabioa, buruko mina, bihotz-taupada takikardikoak, odol-presioa aldatzea, itotasun-sentsazioa, bularrean presioa, nekea, urduritasuna ...
Pertsona inhibizio-egoeran egoten da, paralizatuta, antsietatea duen beste edonor ez bezala.
Larritasuna duen pertsonaren egoera eta depresio-egoera izatea bereizten dituen marra meheagoa da antsietatea duen pertsonaren kasuan baino; antsietatea duena gutxienez egoera aktiboan mantentzen baita, eta ez egoera pasiboan, larritasuna duena bezala.
BIZKARREKO ARAZOAK
Bizkarrezurraren arazoen konponbidea, bai min zorrotzetan zein kasu kronikoetan. Ziatikak, lunbaljiak, dorsaljiak, zerbikaljiak eta patolojia hauen ondorioz eduki ditzakegun arazo guztiak.
Pertsona, jatorrizko egoera biomekanikoaren eta oreka posturalaren itzultzera bideratua dagoen tratamendu neurodinamiko konbinatua.
Beti triste egotea, gauza gehienekiko interesa galtzea, norberaren buruaz konfiantza galtzea, ezertarako balio ez izatearen sentimendua, porrot-sentipena, ezkortasuna, nekea, akidura, iluntasuna, etab. ezaugarritzat dituen egoera berezia da.
Askotan, depresioa ezkutuan mantentzen da, eta berari ez dagozkion sintoma batzuekin ager daiteke, hau da, buruko nahiz bizkarreko minarekin, intsomnioarekin, oldarkeriarekin …
Depresioa umeek ere izan dezakete, eta egokitze falta, hiperaktibitatea, erasokortasuna edo tristura izatearen jatorri izan daiteke.