Osteopatia. Kraneosakrala-funtzionala

Gorputza beraren sendatze prozesua martxan jarriko duena.

Osteopatia kraneosakrala, Sutherland doktorearen lanetan oinarriturikoa, eskuzko terapia modu bat da, leuna eta sakona. Sistema honek giza gorputzean dauden ehun eta hezurren mugimendu erritmikoa deskribatzen du. Mugimendu honi oinarrizko arnas mugimendua deitzen dio eta bizi energia ezezagun batek bultzatutakoa da.

Mugimendu hau entzuten saiatuko gara eta lantzen ari garen lekuan, faszia, gihar edo hezurrean, hari leunki jarraitzea izango da gure lana, aurki genitzakeen mugimendu-murrizketak ezabatuz. Horrez gain, teknika honek gorputzari bere erritmo edo frekuentzia naturalaren bibrazioa itzulita, erlaxazio eta ongizate handia eragiten du.